KUTXABANK SAk, aurrerantzean «KUTXABANK», erabiltzailearen esku jarri du atari edo webgune hau, jarraian azalduko diren baldintzek arautzen dutena.

Webgune honetara sartzea, erregistratzea eta erabiltzea borondatezkoa da, eta ez dauka kosturik erabiltzailearentzat, eta sartzen dena erabiltzaile erregistratua izango da.

Atariak honako arau eta baldintza hauen arabera funtzionatuko du. Bertan erregistratzen denean, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu baldintza hauek.

Kutxabankplus kluba erabili eta kudeatzeko zerbitzua KUTXABANKek INSPIRING BENEFITS izeneko enpresa bati kontratatu dio, aurrerantzean «INSPIRING» deituko duguna.

INSPIRING ataria kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresa da, eta KUTXABANKeko bezeroen eskura dagoen kluba behar bezala funtzionarazteaz arduratzen da, KUTXABANKEK eta INSPIRINGEK sinatutako kontratu baten arabera.

Erregistratu aurretik, baldintza hauek irakurtzea gomendatzen diogu erabiltzaileari, eta zalantzarik badauka, eskura dauka helbide elektroniko hau: atencion.cliente@inspiringbenefits.com

Erregistroa

Erabiltzaileak webgune honetan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Guneko zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileak bertan erregistratu beharko du, urrats hauen bidez:

  • Guneko orri nagusian eskuratu daitekeen erregistro-orria beteko du.
  • Erabilera baldintza hauek irakurri eta onartu beharko ditu, zerbitzuan alta emateko datu pertsonalak bidali aurretik.
  • Gunearen pribatutasun politika irakurri eta onartu beharko du, zerbitzuan alta emateko datu pertsonalak bidali aurretik.
  • Eskatzen diren datu guztiak sartuko ditu, eta datuok gaur egungoak, benetakoak eta legezkoak izango dira.
  • Erregistroa baieztatu beharko du, jasoko duen mezu elektroniko baten bidez, gunean emandako alta egiaztatzeko, erregistro-orrian sartu dituen datuekin bat etorriz.
  • Debekatuta dago 18 urtez azpikoak gunean erregistratzea. Gunera sartzea zein bertan jasotako informazioa baimenik gabe erabili edo ematea hori egiten duen pertsonaren ardura izango da.

Zerbitzuaren erabilera

Atariak eskaintzen dituen onurak eskuratzeko, erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko du. Zerbitzuetara sartu ahal izateko pasahitza erabiltzaile bakoitzarena da eta ezin zaio beste inori utzi. Erabiltzaileak isilpean gorde beharko du, eta galduko balu, bera litzateke ondorioen arduradun bakarra.

Logeatu ondoren atarian erabilgarri dagoen bere profilaren bidez, erabiltzaileak bere datu pertsonalak aldatu eta eguneratu ditzake, beti benetakoak izatearen baldintzapean.

Atariaren bidez erabiltzailearen eskura jartzen diren eskaintza, deskontu eta sustapenen kudeaketa

Atari honen bidez, Denda Bazkideen eskaintzak eta sustapenak aurki ditzake erabiltzaileak. Erosketak erregistratuta gera daitezen eta, horrela, erabiltzaileak atariko onurak eskuratu ditzan, erosketa egiteko eman zaizkion esteka eta kodeak erabili beharko ditu beti erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ez baditu erosketak egiten emandako lotura eta kodeen bidez, erosketa horiei dagozkien deskontuen ehunekoak ez dira bere Itsulapikoan jasoko.

Zenbait sustapen edo eskaintzatan, erabiltzaileak Denda Bazkidean egiten duen lehenengo erosketagatik besterik ez da aurrezkia sortzen. Kasu horretan, erabiltzaileari horren berri emango zaio eskaintzaren estekan. Horrez gain, Itsulapikoan aurrezkirik ez, baina erosketaren zenbatekoaren gaineko zuzeneko deskontua eskaintzen duten sustapen edo eskaintzak ere badaude.

Deskontuaren ehunekoa erosketaren zenbatekoaren gainean kalkulatuko da, BEZa eta bidalketa-gastuak kenduta. Erabiltzaileak egindako erosketak gehienez 35 eguneko epean agertuko dira bere aurrezki kontuan. Azkenean kontuan agertzen ez diren erosketen kasuan, erabiltzaileak formulario bat dauka bere kontuaren barruan, bere kexak tramitatu ahal izateko.

Erabiltzailearen kontuaren barruan eskuragarri dagoen aurrezki-kontuaren bidez, egindako eragiketen eta pilatutako diruaren berri emango zaio erabiltzaileari.

Diru-kopuru zehatz bat pilatu ondoren, pilatutako saldoa bere datu pertsonaletan adierazitako aurrezki-kontuetara transferitzeko eskaera egin dezake erabiltzaileak, edo GKE bati eman diezaioke.

Erabiltzaileak egin duen erosketa bat erregistratzen ez bada, horren berri eman beharko da erabiltzailearen kontuan dagoen estekaren bidez. Inspiring erabiltzailearekin harremanetan jarriko da, gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko.

Aurrezki-kontuan 12 hilabetez inolako mugimendurik ez badago (ez erosketarik, ez erabiltzaile eta pasahitzarekin egindako sarrerarik), erabiltzailearen kontua ezeztatu egingo da, eta ez du metatutako deskontuak itzultzeko eskubiderik izango. Kopuru horiek Inspiringi emango zaizkio, aurrezki-kontuaren mantentze-lanen kostuengatik.

Inspiringek seguruak eta konfiantzazkoak diren Denda Bazkideak aukeratzen ditu. Hala ere, Inspiringek ez ditu bere gain hartuko edozein Denda Bazkidek erabiltzaileekin bete gabe uzten dituen konpromisoak edo sortutako gorabeherak, Denda Bazkide horren eta erabiltzailearen arteko harreman komertzialaren barruan baitaude. Denda Bazkide bakoitzak bere salmenta-baldintzak ditu. Horrenbestez, edozein eragiketa egin aurretik, oso garrantzitsua da horiek arretaz irakurtzea. Denda Bazkideren baten jardunbide desegoki edo abusuren bat detektatuz gero, guri jakinarazteko eskatu nahi diegu gure erabiltzaileei, kasua ikertu eta, hala badagokio, denda hori gure plataformatik ateratzeko.

Modu berean, erabiltzaileak gorabeheraren bat jakinarazten badigu edo Denda Bazkide batek baldintzaren bat urratzea ekar dezakeen egoeraren baten berri badauka, Inspiring dendarekin harremanetan jarriko da, modu adiskidetsuan, erabiltzailearen aldeko bitartekari lanak egiten ahalegintzeko.

Erabiltzaileak kontuan hartu behar du ataria bere eskura jartzen dela KUTXABANKek kontratu bat sinatu duelako INSPIRINGekin, ataria bezeroen esku jartzeko. Ataria erabiltzen duenean, erabiltzaileak KUTXABANKekin informazioa trukatzeko baimena ematen dio INSPIRINGi, azken horrek, atariko estatistiken bidez, eskainitako zerbitzuak erabili dituzten kideen berri izan dezan, bai eta baja eman duten erabiltzaileen berri ere. Horrez gain, ataritik eskaintzen den zerbitzuaren harpidedun izateko, erabiltzaileak KUTXABANKEKO bezero izan behar du.

Erabiltzailearen betebeharrak

Gunean jasotako edukia legearen, moralaren, ordena publikoaren eta baldintza hauen mugen barruan erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak Gunean jasotako zerbitzuak eta edukiak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu erabiliko hirugarrenen eskubideen aurka egiten duten edo/eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiak zein aplikatu daitekeen ordenamendu juridikoaren beste edozein arau urratzen dituzten legez kanpoko edo delitu izan daitezkeen jardueretan.

Erabiltzailearen borondatezko baja

Erabiltzaileak baja eman nahi badu atarian, bere kontutik bertatik egin dezake, bere erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin atarira sartu ondoren.

Baja ematen badu, pilatutako deskontuak bezeroak bere profilean zehaztu duen kontuan sartuko dira, transferentzia eta administrazio-gastuengatik 10 € kendu ondoren.

Erabiltzaileak baja emateko unean Denda Bazkideak oraindik baieztatu ez dituen erosketen zenbatekoak ez dira erabiltzailearen itsulapikoan metatuko, eta galdu egingo ditu, itsulapikoan sartu aurretik baja ematea erabakitzen badu.

KUTXABANKek zerbitzua ezeztatzea

Edozein arrazoi dela medio, KUTXABANKek INSPIRINGekin daukan kontratua bertan behera uztea eta bere bezeroei klubaren zerbitzuak eskaintzeari uztea erabakiko balu, Kutxabankek jakinarazpena egiten duenetik, erabiltzaileek 15 eguneko epea izango dute jakinarazpena gertatzen denean hornitzaileek baieztatuta dituzten erosketen dirua kontura sartzeko eskaria egiteko, haien profilen bidez. Zenbateko horiei 5 € kenduko zaizkie, Inspiringek egindako transferentzia eta administrazio-lanen gastuengatik. Zehazki, KUTXABANKek baja jakinarazten duen egunean hornitzaileek ez badute dirua itzuli itsulapikora, erabiltzaileak zenbateko hori kobratzeko eskubidea galduko du, eta ezin izango dio inolako zenbatekorik eskatu INSPIRINGi.

Datuen babesa

Erregistratzeko erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak pribatutasun-politikan zehaztutako xedeen arabera tratatzen dira.

Baztertzeko eskubidea

KUTXABANKek, Inspiringek hala eskatuta, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarira sartzeko eskubidea kentzeko edo ukatzeko eskubidea izango du, aurretik jakinarazi gabe.

Erabiltzaileentzako arreta

Atarian, erabiltzaileek haien kexak, erreklamazioak eta zalantzak aurkezteko formulario bat daukate.

Jabetza intelektuala eta jabetza industriala

Atari hau jabetza intelektualaren eta industrialaren esparrua arautzen duen Espainiako legeriaren eta aplikatu daitekeen nazioarteko legeriaren arabera arautzen da.

Atarian erakusten den edukia egile-eskubideen babespean dago. Webguneko testuak, irudiak, argazkiak eta gainerako ikus-entzunezko osagaiak KUTXABANKen edo INSPIRINGen titulartasunpekoak dira.

Inola ere ez da ulertuko erabiltzailea gunean sartu eta nabigatzeagatik Inspiringek eskubide horiei uko egiten dienik, lizentzia eskualdatzen duenik edo eskubide guztiak edo zati bat lagatzen dituenik.

INSPIRINGek dauka webgunearen eta haren edukien ustiatze-eskubideak gauzatzeko eskubide osoa, batez ere erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldatze-eskubideak gauzatzekoa.

Ataria erabiltzeagatik ez da webgunearen, haren diseinuaren edo edukien gaineko erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko edo eraldatze-eskubiderik lagatzen. Debekatuta dago bere xedearekin bat ez datorren gunearen erabilerarik egitea.

Atarian erabiltzen diren zeinu bereizgarriak KUTXABANKen edo INSPIRINGen edo Denda Bazkideen hornitzaileen titulartasunpekoak dira. Ezin dira erabili.

Atarira sartzeagatik edo bertan nabigatzeagatik ez zaie, inolaz ere, bertan agertzen diren zeinu bereizgarriei uko egiten, horiek eskualdatzen, lizentzia ematen edo lagatzen.

Webgune honetako edukiak baimenik gabe erabiltzeak eta, oro har, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzeak arau-hauslearen kontrako lege-ondorioak izango ditu.

Bermea eta erantzukizuna

Erabiltzaileak kontratatutako zerbitzuei dagokienez

Denda Bazkidearen eta erabiltzailearen arteko harreman komertzial zuzen bat denez, KUTXABANKek ez ditu bere gain hartuko edozein Denda Bazkidek erabiltzaileekin bete gabe uzten dituen konpromisoak edo bere produktu edo zerbitzuekin sortutako gorabeherak. Denda Bazkide bakoitzak bere salmenta-baldintzak ditu. Horrenbestez, edozein eragiketa egin aurretik, horiek arretaz irakurtzea gomendatzen dugu. Deskontuak eskatzeko orduan Denda Bazkideak aldaketak egiten baditu, zerbitzuetan lekurik edo stockik ez dagoelako, eta aldaketa horiek ez badatoz bat atarian eskainitakoekin, KUTXBANKek eta Inspiringek ez dute aldaketen gaineko inolako ardurarik hartuko.

Zerbitzariaren, Interneten edo posta elektronikoaren funtzionamendu oker batekin zuzenean ala zeharka zerikusia daukaten gorabeherak zein erabiltzaileek edo langileek egin ditzaketen legez kanpoko erabilera edo ekintzak ez dira Inspiringen ardurapekoak izango.

Inspiringek eskaintza edo sustapenen bat oker argitaratu badu, Denda Bazkideren batek aplikatu beharreko deskontuaren zenbatekoari edo ehunekoari dagokionez, Inspiringek bere gain hartuko du datu okerraren eta errealaren arteko aldea, betiere erabiltzailea ez bada ari asmo gaiztoz jokatzen, zenbateko hori ez bada berrogeita hamar eurotik edo/eta erosketaren deskontu osoaren % 5etik gorakoa, eta erabiltzaileak ez badu Inspiring edo Denda Bazkidearen beraren eskutik oharrik jaso, deskontua beste bat zela adierazteko. Erabiltzaileak Inspiringi jakinarazi behar dizkio argitaratutako deskontuetan egon daitezkeen akatsak, horiek ikusi eta berehala. Horretarako, mezu elektroniko bat igorri beharko du helbide honetara: atención.cliente@inspiringbenefits.com.

Erabiltzaileak denda bazkidearekin kontratatutako zerbitzua edo erosketa bertan behera uzten badu, Inspiringek ez du dagokion deskontua metatuko erabiltzaile erregistratuaren Itsulapikoan, edo handik kenduko du dagoeneko metatu badu.

Erabiltzaileak pilatutako deskontuak Inspiringen kontuan agertu arte gehienez 35 egun igaro daitezke.

Webgunearen erabilerari dagokionez

Sartzeko akatsak baldin badaude, Inspiringek akats horiek konpontzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egingo ditu, baina ezin du bermatu errorerik ez gertatzea eta gunerako sarrera etengabe erabilgarri egotea, mantentze eta hobekuntza-lanengatik gorabeherak gerta daitezkeelako.

Birusen edo edozein motatako kode gaiztoren (malware) zein erabiltzailearen gailu informatikoaren erabilera desegokiaren edo webgunera tresna desegokiekin sartzearen ondorioz erabiltzailearen tresna informatikoetan edo bertan biltegiratutako fitxategi edo datuetan gerta daitezkeen kalteengatik KUTXABANKek edo Inspiringek ez dute ardurarik hartuko.

Webgunerako sarbidea eta bertan dagoen informazioaren erabilera ez baimendua hori egiten duen pertsonaren ardura besterik ez da.

Inspiringek eta KUTXABANKek ez dute bere gain hartzen haien guneetatik kanpoko orrietan edo iritzi-foroetan atariko zerbitzuei edo beste enpresa batzuei buruz eman daitezkeen iritziak, beste enpresa horientzat zuzeneko ala zeharkako gutxiespen edo izen onaren kontrako erasoak direnean.

Atariak eskaintzen dizkien tresnen bidez, erabiltzaileek egiten dituzten iruzkinak edo sortzen dituzten edukiak ez dira Inspiring edo KUTXABANKen ardurapekoak. Hala ere, enpresak jakingo balu iruzkin horietakoren batek hirugarrenak moduren batean kaltetu edo iraindu ditzakeela, enpresak iruzkin horiek webgunetik kentzeko eskubidea izango du.

Atari honetan, erabiltzaileak beste webgune batzuetara jotzeko estekak aurki ditzake, batez ere Denda Bazkideetara joateko, banner, lotura edo hirugarrenek kudeatzen dituzten bestelako botoien bidez. Inspiringek eta KUTXABANKek ezin dituzte gune honetan estekatuta dauden kanpoko webguneek emandako edukiak kontrolatu. Hortaz, ez dute atarian estekatutako webgune horiekin loturiko edozein alderdiren inguruko ardurarik bere gain hartuko, eta ez dute ziurtatzen estekek birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoetan eta artxiboetan kaltea eragin dezaketen bestelako elementurik ez izatea.

Horrez gain, ez dute ardurarik hartzen webgune honetara bideratu dezaketen beste webgune batzuen edukien gainean, ez eta atariaren inguruan hitz egin eta emandako iritziekin webgune horretako erabiltzaileak atariaren zerbitzuen inguruan nahastu ditzaketen edukien gainean ere.

Edozein pertsona fisiko edo juridikok loturaren bat ezarri nahi badu atari honekin, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Esteka orrialde honen Indexera bideratu ahal izango da.
  • Estekak zuzenean jo behar du Atari honen URLra. Inspiringek berariaz baimendu ezean, lotura egiten duen webguneak ezin izango du Inspiringen edukia erabili bere Webgunearen edo frameen barruan, ez eta browser bat sortu Inspiringen orrialdeen gainean.

Aplikatu daitekeen legea eta jurisdikzioa

Baldintza hauek Espainiako legeek arautzen dituzte, eta baldintzak aplikatu, bete edo interpretatzeko orduan sortu litekeen edozein gorabehera, bi aldeen berariazko baimenarekin, Madrileko epaitegi eta auzitegietan ebatziko litzateke.

Aldaketak

KUTXABANKek nahi beste aldaketa egin ahal izango ditu atarian, bai eta bertan jasotako informazioa, konfigurazioa, aurkezpena eta sartzeko baldintzak eguneratu ere, aldez aurretik aldaketok jakinarazteko beharrik gabe