- Hasiera »
- Pribatutasun-politika
Webgune honetako zerbitzuen erabiltzaile zaren heinean zure datu pertsonalei ematen zaien tratamendua zein den azalduko dizugu agiri honetan.
Zergatik tratatzen dira zure datu pertsonalak?
Webgunea behar bezala ibil dadin, erabiltzaileak ematen dituen datuek benetazkoak izan behar dute. Erabiltzaileak datu faltsuak ematen baditu, zerbitzu hau eskaintzen dioten enpresei edo beste hirugarren bati eragin ahal dizkion kalteen arduraduna izango da.
Erabiltzailearen datuak honako helburu hauekin tratatzen dira:
Erabiltzaileari webgunean alta ematea
Atarian erregistratzeko formularioaren bidez eskaintzen dituen datuak erabiltzaileen eremura sarbidea eskaintzeko xedez tratatuko dira, horrela klubeko bere kontua kudeatu ahal izan dezan.
Erabiltzaileak webgunean daukan jarduera kudeatzea
Erabiltzaileari denda bazkideek eskaintzen dituzten produktu, zerbitzu eta jardueren gaineko eskaintzak eskuratzeko aukera ematea da webgunearen helburua. Erabiltzaileari eskaintza horien berri eman ahal izateko tratatzen ditugu bere helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia. Telefonora eskaintzak bidali ahal dizkiogu, mezularitza-zerbitzuen aplikazioen bidez.
Hasiera batean, erabiltzaileak bi bide horietatik mezuak jasotzeko konfiguratuta dago sistema, baina bere erabiltzaile-profilean lehentasunak aldatu eta eskaintzak jakinarazteko zein bide nahiago duen esateko aukera dauka, bai eta jaso nahi ez dituela adierazteko ere.
Erabiltzaileak jakinarazpenen zerbitzuan baja emateko aukera dauka, zuzenean jakinarazpenetan bertan agertzen den loturan.
Zuretzat zein eskaintza izan daitekeen interesgarriagoa erabakitzea
Erabiltzaileak egiten dituen erosketen bitartez, harentzat interesgarriak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuen gaineko eskaintzak zeintzuk diren erabakitzen da, horien inguruko informazioa helarazteko. Horrenbestez, erosketen ezaugarriak eta gustuak aztertzen ditugu, erabiltzailearentzat interesgarriagoa izan daitekeen informazioa aukeratzeko.
Nori ematen dizkio datuak erabiltzaileak webgunea erabiltzen duenean? Eta nortzuk dira hartzaileak?
Erabiltzaileak klubean erregistratzeko eta hura erabiltzeko ematen dituen datuen tratamenduaren arduraduna Kutxabankplus Korner SA da. Agiri honetan bereizteko «Enpresa Kontratugile» deituko diogu. Eta bere datu korporatiboak eta harremanetan jartzeko datuak hemen eskuratu daitezke http://www.kutxabank.com/cs/Satellite/kutxabank/es/advertencia_legal
Enpresa Kontratugileak, halaber, kluba eskuragarri jarri eta kudeatzeko zerbitzuak INSPIRING BENEFITS SL izeneko enpresa bati kontratatu dizkio, agiri honetan, laburtzeko, «INSPIRING» deituko duguna. Eta bere datu korporatiboak eta harremanetan jartzeko datuak lege-ohar honetan daude.
INSPIRING webgune hau kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen da, eta tratamenduaren ardura ere bere gain hartuko du, datuak babesteko araudiaren barruan, Enpresa Kontratugilearen aurrean.
Horrez gain, webgune honen bidez, INSPIRINGek azpikontratatutako hornitzaileek kudeatzen dituzten hainbat sustapen eskaintzen dira. Esteka honetan kontsulta daitezke hornitzaile horiek..
Sustapen horietara sartzeko, baliteke webgune nagusira sartzeko erabiltzen duzun URLa aldatzea. INSPIRINGek azpikontratatutako hornitzaileek erabiltzen dituzten URLak goian aipatutako estekan zehaztutakoak dira.
Hornitzaile horiek tratamenduaren azpi-arduradunak dira, datu pertsonalen babeserako araudiaren barruan, Enpresa Kontratugilearen eta INSPIRINGen aurrean. Erabiltzaileen datuen tratamenduan, INSPIRINGek dituen betebehar berberak izango dituzte.
Zergatik eskatzen diogu erabiltzaileari pribatutasun-politika hau onartzeko?
Erabiltzaileak berariaz eman behar baitu baimena, bere datuak tratatu ahal izateko, agiri honetan zehaztutako helburuekin. Bere datuak tratatzeko aukera ematen duen lege-oinarria da.
Erabiltzaileak ez badizkigu ematen alta emateko orrian eskatzen diren datuak, litekeena da webgunearen bidez eskaintzen den zerbitzua erabili ezin izatea.
Edonola ere, erabiltzaileak bere datuak erabiltzeko baimena atzera botatzeko aukera izango du edonoiz.
Noiz arte gordetzen dira erabiltzailearen datuak?
Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak webgunea erabiltzen duen bitartean gordeko dira. Erabiltzaileak baja ematea erabakitzen badu, datuak blokeatu egingo dira, eta erabiltzaileak lege-ekintzak abiarazteko daukan epea igaro ondoren, ezabatu egingo dira.
Erabiltzailearen Erakunde Kontratugileak INSPIRINGekin daukan kontratua bertan behera uzten badu, erabiltzaileak ezin izango ditu webgune honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak erabili.
Zerbitzua emateagatik erantzukizun-eskeak egon daitezkeen epealdian, datuak behar bezala blokeatuko dira, eta, epe hori igaro ondoren, datuak ezabatu egingo dira.
Erabiltzaileak baja ematea erabakitzen badu zein Enpresa Kontratugileak INSPIRINGekin daukan kontratua bertan behera uztea erabakitzen badu, INSPIRINGek ez ditu sekula tratatuko webgunearen bidez erabiltzaileak emandako datuak, ez bada atari honen bidez erabiltzailearen zerbitzuak kudeatzeko.
Zeintzuk dira erabiltzaileak dituen eskubideak bere datuak behar bezala tratatzen direla ziurtatzeko?
Bere datuen titularra denez, eta haiekin zer egiten den kontrolatu ahal izateko, erabiltzaileak hainbat eskubide ditu. Hona hemen:
Datuetara sartu, mugitu, tratamendua mugatu, informatu, zuzendu eta ezeztatzeko zein emandako baimenak atzera-eraginik gabe bertan behera uzteko eskubidea dauka. Horretarako, mezu bat bidali behar du helbide elektroniko honetara: [email protected].
Horrez gain, bere erosketen ezaugarrien azterketaren bidez, haren interesekoak izan daitezkeen eskaintzak erabakitzeko egiten den bere datuen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea baliatu dezake.
Eta, edozein kasutan, erabiltzaileak uste badu bere eskubideak ez daudela behar bezala bermatuta eta, horregatik, ezinegonen bat badu, guri jakinaraztea eskertuko genioke, eta, dena dela, kontuan hartu behar du erreklamazio bat aurkez dezakeela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Nola ziurtatzen da erabiltzailearen datuen segurtasuna?
Enpresa Kontratugileak ziurtatu du INSPIRINGek beharrezkoak diren antolakuntza eta teknika-arloko neurri guztiak hartu dituela zure datu pertsonalak ez galtzeko, ez aldatzeko, baimendu gabeko sarrerak ez gertatzeko eta lapurretarik ez emateko.
Eta erabiltzailearen datu pertsonaletan gerta daitekeen edozein segurtasun-eteni, dagokion epe legalean, aurre egiteko prozedurak ere gaitu dira.
Era berean, INSPIRINGek bere web-zerbitzuei eta bere teknologiari ostatu emateko hornitzaileak kontratatzeko konpromisoa hartu du. Hornitzaile horiek erabiltzailearen datuak babesteko eta tratatzen diren erabiltzailearen datuak beti Europako Esparru Ekonomikoaren barruan egoteko segurtasun-neurri egokiak hartu behar dituzte.
Lotura honetan, emandako zerbitzuen euskarri-lana egiten duten hornitzaileak ikus ditzake erabiltzaileak.
Zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookien politika kontsultatu daiteke, zer cookie diren eta zertarako erabiltzen diren jakiteko.
Zer gertatzen da webgunean dauden eta beste batzuen webguneetara garamatzaten loturekin?
Webgunetik beste webgune batzuetara joateko estekak daude. «Nori ematen dizkio datuak erabiltzaileak webgunea erabiltzen duenean? Eta nortzuk dira hartzaileak?» atalean zehaztu ez diren URLak dituzten beste webguneetan datu pertsonalak tratatzeko moduaren gainean INSPIRINGek ez dauka inolako kontrolik. Erabiltzaileak beste gune horien pribatutasun-politikak irakurri behar ditu, bere datu pertsonalak nola tratatuko diren jakiteko.
Zergatik aldatu da pribatutasun-politika? Berriro aldatuko da?
Politika eguneratu da, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera, «Datuak Babesteko Araudi Orokorra» izeneko araudi europarra sartuko delako indarrean. Araudi horretan, besteak beste, datuen titularren eskubideak handitzen dira, eta Datuak Babesteko Delegatuaren figura sortzen da.
Etorkizunean politika aldatu behar bada, esate baterako, legean aldaketa berriak egiten direlako, horren berri emango dugu eta aldaketak helbide honetan bertan argitaratuko ditugu.