• Hasiera
  • »
  • Eskaintzen baldintza orokorrak

  • Diru-itzulketa edo deskontua eskuratzeko, orrialde honetan daukazun lotura erabili behar duzu eskaintzara sartzeko, eta azalpenean zehaztutako kode edo kupoiak erabili behar dituzu. Erreserba edo erosketa egin ondoren, ez da erreserba edo erosketa prozesuan erabili ez den deskonturik aplikatuko, ez eta eskaintzaren orrialdean agertzen den estekaren bidez erabili ez direnak ere.
  • Hornitzailearen eskuragarritasunaren menpe dago eskaintza; jar zaitez harremanetan hornitzailearekin informazio gehiago eskuratzeko.
  • Eskaintza hau ezin da beste eskaintza edo sustapen batekin batera erabili, hornitzailearen zehaztapen eta baldintzetan bestelakorik esaten ez bada.
  • Inspiring Benefitsek erabiltzaileari kodeak/deskontuak/kupoiak eman ondoren, Inspiring Benefitsek ez dauka inolako erantzukizunik hornitzaileak baldintzak aldatzen baditu edo are dena ezeztatzen badu. Sustapen guztiak hornitzailearen baldintzen menpe daude, eta hornitzailearen Zehaztapen eta Baldintzen arabera arautzen dira.
  • Inspiring Benefitsek ez dauka inolako erantzukizunik kodeak/deskontuak/kupoiak gaizki erabiltzen badira, eta erregistratutako erabiltzailea ez den beste norbaitek horiek erabiltzea galarazi dezake, eskaintzaren baldintzetan bestelakorik esaten ez bada.
  • Itsulapikoan dirua jasotzeko eskaintzak: Inspiring Benefitsek sustapenetan itsulapikora egindako diru-itzulketak kudeatzen ditu. Eskaintzan adierazitako gainontzeko kodeak/deskontuak/kupoiak hornitzailearen Zehaztapen eta Baldintzetan araututa daude. Hornitzailearen sustapenei buruzko informazioa erabiltzaileari ematea da Inspiring Benefitsen egiteko bakarra, eta Inspiring Benefitsek eta Kutxabankplus Korner guneak ez dute inolako erantzukizunik baldintza horien inguruan sor daitezkeen gorabeherengatik. Hornitzailearen Zehaztapenak eta Baldintzak kontsultatu ditzakezu. Kontsultatu itsulapikora egindako diru-itzulketei buruzko informazio gehiago hemen.